2010/03/21

Israelen kontrako boikota eskatu dute Mayumanaren kontzertuaren aurrean

Palestinaren aldeko Plataformak deituta dozenaka lagun elkarretaratu ziren atzo La Casillan. Bertan, eta igandea bitarte, Mayumana talde israeldarrak bost emanaldi emateko asmoa du. Elkarte israeldar honek enbaxadore kultural gisa dihardu. Palestina aske utzi arte Israelen kontrako boikota eskatu zuten.

Israelen Boikot Kulturalerako Kanpaina

1948tik, Israelen ideologia sionistan oinarritutako zapalkuntza kolonial bortitzpean dago herri palestinarra. Ordutik hona, israeldar akademiko eta erakunde kulturalek okupazio ejertzitoari lagundu diote, zuzenean parte hartuz edota euren isiltasunaren bitartez herri palestinarraren gain aurrera eramandako eguneroko hilketak eta bestelako bidegabekeriak legezkotzat joz. Israeli Boikot Akademiko eta Kulturalerako Kanpaina Palestinarra (PACBI) bertako akademikoek hasi eta bultzatutako mugimendu internazionala da, zeinak edozein motako injustiziaren aurkako borrokarekin konprometituak dauden komunitate internazionaleko akademiko, artista eta intelektualen gizarte kontzientziari eragin nahi dion, elkarte kultural israeldar desberdinen aurkako boikota babestu eta bertan parte har dezaten, palestinarrek pairatzen duten errepresioari amaiera emateko xedez.

Kanpaina Internazional hau hainbat eta hainbat talde, elkarte, mugimendu eta ezaugarri anitzeko pertsonek garatzen dute, Israelenganako (eta bere herritarrenganako) presio internazional modura, estatua sortu zenetik NBEren ebazpenak sistematikoki hausten baititu, palestinarren giza-eskubideak behin eta berriz urratuz.

Geure gobernu eta erakunde internazionalen presio falta historikoaren aurrean, gizarte zibil antolatuak kanpaina internazional hau bultzatzen du, herri palestinarraren eskubide oinarrizkoenak errespeta ditzaten eta israeldar okupazio-, kolonizazio- eta apartheid-sistema honen bukaeran lagun dezagun aukera bakar gisa.

2010/03/12

BOIKOT MAYUMANA

La Casillan egongo diren emanaldiak eta boikota bultzatzeko zitak:

osteguna - martxoaren 18an:
19:30etatik 20:30etara
ostirala - martxoaren 19an:
18:30etatik 19:00etara
larunbata - martxoaren 20an:
18:30etatik 19etara
eta 21:30etatik 22etara
igandea - martxoaren 21an:
17:00etatik 17:30etara

2010/03/04

BOIKOT KULTURAL: Mayumana en Bilbo

Dentro de poco tendremos otra vez visita de Israel, por parte del grupo de danza MAYUMANA. Entre el 18 y el 21 de marzo van a dar 5 actuaciones en La Casilla/Bilbao.

Hace poco mas de un año desarrollamos unas cuantas actividades rechazando la guerra contra Gaza, en aquel entonces se reanimaba la idea del boicot contra Israel. Un boicot no solo económico, sino también cultural y universitario.

Con la visita de Mayumana se no presenta otra oportunidad de mostrar nuestro rechazo frontal contra el sionismo israelí y su política en contra del pueblo palestino, contra los asesinatos impunes de sus servicios secretos, contra su colonialismo y genocidio.

Komite Internazionalistak / Askapena / Sare Antifaxista / Gite-Ipes

Panfleto: www.scribd.com/doc/27833066

Además: Domingo, día 7 de marzo a las 12 horas concentración delante de EITB bajo el lema:

Denunciamos también la colaboración de entes públicos como: EITB y Bilbao Kirolak con la organización y la promoción de este espectáculo. Por este motivo nos concentramos hoy 7 de Marzo del 2010 en la sede del Grupo EITB en Bilbo.