2009/02/26

PACBI - Palestinian Campaign for the Academia & Cultural Boycott of Israel

EZ DEZATELA BESTE PELIKULA BAT KONTATU. ISRAELI BOIKOTA.
Palestinak pairatzen duen Israelen okupazio kriminalari aurre egiteko, boikot kanpaina bat burutzen ari da mundu mailan, baita Euskal Herrian ere. Aspaldi Hego Afrikan indarrean zegoen apartheid politikaren aurka egin zenaren ildo beretik, palestinarren eskubideak bermatzen ez diren artean, Israeli erabateko boikota egitea da asmoa. Beraz, boikot hau ez da soilik alor ekonomikora mugatzen, alor politikoa, akademiko edota kulturalera ere hedatzen baita. Palestinako eragileek hala eskatu baitute. Helbide honetan www.pacbi.org/boycott_news_more.php?id=315_0_1_0_C,
Palestinako 123 kulturgilek (tartean, zinemagile ugari) boikotaren alde egin duten deia ikus dezakezue.
Ken Loach zuzendariak ere bat egin du ekimen honekin
www.pacbi.org/press_releases_more.php?id=340_0_4_0_C.
Horregatik, ez dugu bidezko ikusten “Vals con Bashir” gisako filme bat Euskal Herriko zine aretoetan proiektatzea. Palestinako zinemagileek bere lana burutu ezin duten bitartean, Israelek atzerrian bere irudia 'normalizatzeko' erabiltzen ditu pelikulak.
1948. urtean sionistek Israeleko estatuaren aldebakarreko sorrera aldarrikatu zutenetik, honek bere POLITIKA HILTZAILEAREKIN JARRAITZEN DU. Horretarako hauxe egiten du: debekatutako armekin Palestinarrak bonbardatu, arma nuklearrekin mehatxatu, Apartheid hesia, okupazio militarra, kontrol-gune militarrak edo check-pointak, ur putzuen lapurreta, kolonizazioa, atxiloketak, hilketa 'selektiboak', tortura, herritarren aurkako sarraskiak…
Bilboko Multietan proiektatzen ari dira egun hauetan eta horregatik VALS CON BASHIR FILMAREN AURKAKO GAITZESPENA AGERTU NAHI DUGU. Era horretako ekintzen bidez, Israelgo estatu sionistak, beste behin, normalitate itxura bat eman nahi du, herrialde zilegi, demokratiko eta moderno batena, errealitatearekin bat ez datorren irudia.